XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

50eko hamarkada modako talde gisa hasi zuen Athleticek. 1950-1951 denboraldian Bilbon gol ugari egin bazituzten, kanpoan emaitzak ez ziren hain onak izan eta Ligan nahiz Kopan bidezkoa besterik ez zuten lortu. Chamartínen jokatutako Trofeo Eva Duarte Perón besterik ez zuten irabazi. Venancio, Zarra eta Gainza bezalako jokalarien beteranotasunaren ondoan, jokalari gazteak ezagutzera ematen ari ziren, adibidez Carmelo, Orue, Garai, Artetxe, Uribe eta Arieta. 1950eko Gabon egunean, kapitain izandako Roberto Bertol jokalari handia omendu zen.

1951-1952 denboraldian taldea bateratzea lortu zen. Bitartean Katedralean San Mamesen arkua eraikitzen ari zen. Zelaiaren eraikuntza ezaugarriena izateaz gain, berari esker zutaberik egin behar ez denez zelaiaren puntu gehienetatik ongi ikustea ahalbidetzen zuen.

Antonio Barros entrenatzaile izan zen 1952-1953 denboraldian ere berdina gertatu zen. Kopan finalera iritsi zen eta Barcelonaren aurka jokatu zuen baina ez zuen titulua lortu. Zarrak lesio gogor bat gainditu ondoren Marca egunkariak gol gehien sartzen zituen jokalariari ematen zion Pichichi trofeoa eskuratu zuen. 50eko hamarkadako lehen urte horietan, jokalari atzerritar gehien fitxatzeko lehian sartu ziren club guztiak. Jarraian bi Liga eta bi Kopa lortu berri zituen Barcelona taldea une onenean zegoenez Kubala kontratatu zuen eta Madrid taldeak, berriz, Di Stefano. Bitartean Athletic taldeak, ohiturari jarraituz, bertako harrobiko jokalariekin jokatzen jarraitzen zuen.

1954-1955 denboraldi berrian entrenatzailea Fernando Daucik izan zen. Entrenatzaile txekiar honek bi Liga eta hiru Kopa irabaztera eraman zuen Barcelona taldea eta bere ospea egiaztatzeko, Bilbon egon zen hiru denboraldietan Liga bat eta bi Kopa lortu zituen. Daucik jaunak talde mitiko hau berritzeari ekin zion eta lortu zuen emaitzarik onena Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainza jokalariek osatutako aurrealdea izan zen. Talde berri bat osatu zen: Carmelo, Garai, Orue, Canito, Mauri, Maguregi, Artetxe, Markaida, Arieta, Uribe eta Gainza.

Bere erabakiak asko eztabaidatu eta kritikatu baziren ere, teknikari honek une hartan Espainian jokatzen zen futbolaren lehen mailara eraman zuen Athletic taldea. Hasiera hobezina izan zuen: Athletic taldeak Sevillaren aurka Kopa irabazi zuen, areatik kanpo Uribek egindako jaurtiketa ikusgarri bati esker. Bestalde, zaletuek, hainbeste urtez 10 zenbakia eraman zuen Panizo handia ez zuten ahaztu nahi. Zetazko barneko jokalaria 1954. urteko abenduaren 8an omendu zuten San Mamesen.

Gol gogoangarriak (1946-1955)